XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Derek-ek bere izen eta aditz taulak eraikitzen dituen ikasle belaunaldi bat sortuko al luke?

Ziuraski, halako metodoek partzialki arrakasta izango lukete, baina zenbait ikaslerentzat porrota suposatuko lukete.

Hauek ez dira alferrikako galderak, horrelako gauzak hizkuntz irakaskuntzaren historian behin eta berriro gertatu baitira.

Letra-gizonen gizarte-prestigioa dago Gramatika-ltzulpenezko Metodoaren atzean, eta hizkuntzalari antropologikoek II. Mundu Gerratean izan zituzten lorpen praktikoek beren metodologia sortu zuten.

Batak bestaren atzetik, berritzaileek ikaslea beren irudira egokitu dute.

Irakasle batek ere ikasle guztiek bera bezalakoak izan beharko balute bezala joka dezake, edo behintzat ikaslerik aurreratuenak bezalakoak.

Beraz, zera gogoraraziko dut, esperientzia bat edo printzipio gutxi batzuk hartu eta hauek luze eta zabal hedatzeko tentazioari buruzko Diller-en oharra (ikus 8.1.1).

Norbaitek teknika berri bat eskaini edo beste planteamendu bati heltzeko eskatzen didan guztietan, zera pentsatuko dut:

Nola egokituko litzateke ... honetara? eta hutsunean lehendabizi Ann jarriko nuke, gero Bert, gero Carla, eta Derek, Ed, Frieda eta Gwen.

8.5 Oharrak

1. Hizkuntz ikaskuntzan, noizean behin nola egin... gidak azaltzen dira.

Jadanik Moulton aipatu dut, eta Larson eta Smalley.

Beste bat Paul Pimsleur-en How to Learn a Foreign Language da, 1980an Heinle eta Heinle-k argitaratua.

Hizkuntz irakaskuntzari buruz informazioa jaso nahi dutenek Wenden eta Rubin-en liburua gogoko izango dute (4. oharra, 6. kapitulua).

Arlo horretako aditu askoren idatziak dakartza, Andrew Cohen-en ikasleen behaketen deskribapenak barne.

Gaiari buruzko azterketa-mugarri bat N. Naiman, M. Frô*hlich, H.H. Stern eta A. Todesco-ren The Good Language Learner da, 1978an Ontario Institute for Studies in Education delakoak argitaratua.

2. Karl Diller-en aipamena The Language Teaching Controversy-tik hartua dago (Newbury House, 1978),148. eta 150. orr.

3. Memoriaren izaera aktibo eta sortzailea J. D. Bransford-en Human Cognition liburuan (Wadsworth, 1979) azaltzen da.

Liburu hau hizkuntzen ikaskuntzari buruzkoa ez bada ere, oinarrizko kontzeptuen garapen ezin hobea dela eta, irakurtzeko eta erabiltzeko oso atsegina da.

Gai hau gehiegi ezagutzen ez dutenentzat, oso irakurgarriak diren beste bi liburu Ulric Neisser-en Memory Observed eta Donald A. Norman-en Learning and Memory dira, biak 1982.an Freeman-ek argitaratuak.

4. Irudiaren esanahi hau lehenengo B. R. Bugelski-ren Learning and imagery artikuluak iradoki zidan, artikulu hau Journal of Mental Imagery-n 1982an, 6.2 bol.an azaldu zelarik.